2014-06-20

Las tiritas no curan la pobreza - Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

de Coordinadora de ONGD de Euskadi hace 2 semanas
Bajo el título `Las tiritas no curan la pobreza´ este vídeo analiza diversas causas generadoras de pobreza y desigualdad. Entre ellas, la responsabilidad de algunas empresas transnacionales al controlar algunos sectores clave como la energía y el agua; o el papel de instituciones como el Fondo Monetario Internacional o el Banco Mundial que con sus decisiones perjudican a los países más empobrecidos. También pone sobre la mesa el expolio de sus recursos naturales al que estos países más pobres se han visto sometidos por parte de los países del Norte más enriquecidos, precisamente aquellos a quienes tienen que devolver la ilegítima deuda externa. Es el modelo capitalista y patriarcal el que hace que una pequeña parte de la población pueda mantenerse en la opulencia mientras otra gran parte vive en situaciones de pobreza y exclusión. Vivimos en un sistema injusto que se nutre de la opresión de las mujeres y del empobrecimiento de los países del Sur.
Este es el segundo vídeo de la campaña ¿Quién es quién?, que tiene como fin explicar a la ciudadanía, de una manera sencilla y pedagógica, las principales consecuencias del sistema neoliberal y patriarcal tanto a nivel global como local, identificando a sus principales responsables y proponiendo alternativas que nos lleven a un sistema más solidario y justo para todas las personas.


`Tiritek ez dute pobrezia sendatzen´ izenburupean, bideo honek pobrezia eta desberdintasuna eragiten dituzten arrazoiak aztertzen ditu. Erantzuleak ere seinalatzen ditu, esaterako, nazioz gaindiko hainbat enpresa, energia eta ura bezalako sektore garrantzitsuak kontrolatzen dituztelako, eta baita Nazioarteko Moneta Funtsa eta Munduko Bankua ere, herrialde pobretuenentzat kaltegarriak diren erabakiak hartzen dituztelako. Bestalde, Iparraldeko herrialde aberatsenek herrialde pobretuetako baliabide naturalak espoliatu dituztela azaltzen du. Gainera, hori jasan dutenek kanpo zor bidegabea itzuli behar diote espoliazioaren arduradunei. Eredu kapitalista eta patriarkal honek biztanleriaren zati txiki bati bizitza oparoa izateko aukera ematen dio, beste zati handi bat pobrezian eta bazterkeria egoeran bizi den bitartean. Sistema bidegabea da, emakumeen zapalkuntzaz eta Hegoaldeko herrien pobreziaz elikatzen dena.

Zein da zein? kanpainaren bigarren bideoa da hau. Kanpaina honen helburua herritarrei azaltzea, argi eta erraz ulertzeko moduan, zein diren sistema liberal patriarkalaren ondorio nagusiak, mundu mailan nola maila lokalean, sistema horren erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatibak proposatzea munduko biztanle guztientzako gizarte solidarioago eta bidezkoago baterantz aurreratu ahal izateko da.