2012-10-11

UNICEF


EnrédateUNICEF
 
2012ko urria

 
 
 
Urak eskolara eramaten gaitu
Hezkuntzarako eskubidearen aldeko tantak

Multimedia baliabide sorta aurkezten dizugu; bertan, uraren inguruko hainbat alorren curriculum-edukiak lotzen dira. Horietan, urak gizakiaren garapenean duen eragina azaleratzen da eta elkartasuna jorratzen da Nigerrerako Tantak kanpainaren bitartez.

Urak gure bizitzan duen funtzio garrantzitsua ulertzea berebizikoa da ingurune sozial eta naturala behar bezala ezagutzeko eta munduko haurren eskubideak bermatzen lagunduko duten elkartasunezko jarrerak garatzeko.


 
 
Jarduera koadernoak

-Haur Hezkuntza
-Lehen Hezkuntza
-Bigarren Hezkuntza

 
Zure ikastetxearen datuak eguneratu itzazu
Materialak jasotzen dituzula ziurtatzeko, gure webgunean zure ikastetxearen inguruko datuak eguneratu itzazu.Irakurtzen jarraitu

  

Esku Garbiketaren Munduko Egunarekin bat egin ezazu!
Esku Garbiketaren Munduko Eguna, Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek bizitza osorako ohitura osasungarriak finkatu ditzaten aukera paregabea da. Honetaz gain, egun hau adin guztietako ikasleek aldaketaren agente bilakatzeko une aparta da, garapena eragozten duen higiene egokia eskuragarri izateko oztopoak dituzten herrialdeetako haurrekiko elkartasuna adieraziz.

Esku Garbiketaren Munduko Egunari buruzko informazio gehiago
- Haur Hezkuntzarako jarduera: Garbitu Eskuak Lunniekin
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako jarduera: Ura eta historia


 
Hezitzailea bazara eta e-posta hau norbaitek berbidali badizu,hezitzaile gisa sareratu zaitezke edota zure ikastetxea sareratu dezakezu, Sareratu UNICEFekin programako jarduerei buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko eta horietan parte hartu ahal izateko.
Jarrai gaitzazu:FacebookTwitterVimeoYouTube

 
Sareratu UNICEFekin programa, UNICEFen Garapenerako Hezkuntza programa da.
Buletin hau jasotzen jarraitu nahi ez baduzu edota zure datuak aldatu nahi badituzu, www.enredate.org/eus webgunean egin dezakezu. Horretarako, saioa zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin hasi eta "Zure datuak eguneratu" estekan klik egin eta bertan aldaketak egin ahal izango dituzu.