2011-11-13

MIEDO AL RIESGO - ARRISKUAREN BELDUR

La parábola de los talentos es muy conocida entre los cristianos. Según el relato, antes de salir de viaje, un señor confía la gestión de sus bienes a tres empleados. A uno le deja cinco talentos, a otro dos y a un tercero un talento: «a cada cual según su capacidad». De todos espera una respuesta digna. Los dos primeros se ponen «enseguida» a negociar con sus talentos. Se les ve trabajar con decisión, identificados con el proyecto de su señor. No temen correr riesgos. Cuando llega el señor le entregan con orgullo los frutos: han logrado duplicar los talentos recibidos.
La reacción del tercer empleado es extraña. Lo único que se le ocurre es «esconder bajo tierra» el talento recibido para conservarlo seguro. Cuando vuelve su señor, se justifica con estas palabras: «Señor, sabía que eras exigente y siegas donde no siembras… Por eso, tuve miedo y fui a esconder tu talento bajo tierra. Aquí tienes lo tuyo». El señor lo condena como empleado «negligente».
En realidad, la raíz de su comportamiento es más profunda. Este empleado tiene una imagen falsa del señor. Lo imagina egoísta, injusto y arbitrario. Es exigente y no admite errores. No se puede uno fiar. Lo mejor es defenderse de él.
Esta idea mezquina de su señor lo paraliza. No se atreve a correr riesgo alguno. El miedo lo tiene bloqueado. No es libre para responder de manera creativa a la responsabilidad que se le ha confiado. Lo más seguro es «conservar» el talento. Con eso basta.
Probablemente, los cristianos de las primeras generaciones captaban mejor que nosotros la fuerza interpeladora de la parábola. Jesús ha dejado en nuestras manos el Proyecto del Padre de hacer un mundo más justo y humano. Nos ha dejado en herencia el mandato del amor. Nos ha confiado la gran Noticia de un Dios amigo del ser humano. ¿Cómo estamos respondiendo hoy los seguidores de Jesús?
Cuando no se vive la fe cristiana desde la confianza sino desde el miedo, todo se desvirtúa. La fe se conserva pero no se contagia. La religión se convierte en deber. El evangelio es sustituido por la observancia. La celebración queda dominada por la preocupación ritual.
Sería un error presentarnos un día ante el Señor con la actitud del tercer empleado: “Aquí tienes lo tuyo. Aquí está tu Evangelio, aquí está el proyecto de tu reino y tu mensaje de amor a los que sufren. Lo hemos conservado fielmente. Lo hemos predicado correctamente. No ha servido mucho para transformar nuestra vida. Tampoco para abrir caminos de justicia a tu reino. Pero aquí lo tienes intacto”.


Talentuen parabola oso ezaguna da kristauen artean. Kontakizunaren arabera, bidaiari ekin aurretik, jabe bateak hiru langileren esku utzi du ondasunen kudeatzea. Bati bost talentu utzi dizkio, beste bati bi eta hirugarrenari bat: «nori bere gaitasunari dagokiona». Erantzun jatorra espero du guztiengandik.
Lehenengo biek «berehala» ekin diote talentuekin negozioa egiteari. Gogotik ari dira lanean, beren nagusiaren egitasmoarekin bat eginik. Ez diote beldurrik arriskuari. Jabea iristean, harro-harro eman dizkiote etekinak: bi halako bihurtu dituzte hartutako talentuak.
Hirugarren langilearen erantzuna estrainioa da. Buruak eman dion gauza bakarra hartu zuen talentua «lur azpian gordetzea» izan da, seguru gordetzeko. Nagusia itzultzean, hitz hauek ditu zurigarri: «Jauna, banekien zorrotza zarela eta erein ez duzun lekuan bildu nahi izaten duzula … Horregatik, beldur izan nintzen eta zure talentua lur azpian gorde nuen. Hona zeurea». Jabeak gaitzetsi egin du langilea «axolagabetzat».
Egia esateko, sakonagoa da langile horren portaeraren sustraia. Jabeaz irudi faltsua du. Egoista, zuzengabe eta arbitrariotzat du jabea. Zorrotza dela eta ez duela okerrik onartzen. Ezin fida zaitezke hartaz. Gauzarik hoberena haren aurrean zeure burua defenditzea da.
Jabeaz duen ideia zikoitz honek zurrundu egin du langilea. Ez da ausartu arriskatzera, inolaz ere. Beldurrak hormatua du. Ez da aske fidatu dion erantzukizunari era sortzailean erantzuteko. Seguruena talentua «atxikitzea» da. Aski du hori.
Agian, lehen belaunaldietako kristauek guk baino hobeto atzematen zuten parabolak duen interpelatzeko indarra. Jesusek gure gain utzi du mundua zuzenago eta gizatarrago egiteko Aitaren Egitasmoa. Maitasunaren agindua utzi digu ondare. Gizakiaren adiskide den Jainkoaren Albiste izugarria gomendatu digu. Nola ari gara erantzuten gaur egun Jesusen jarraitzaileak?
Kristau-fedea konfiantzaz ez, baizik beldurrez bizi ohi denean, dena da erdi ustela. Fedea gorde bai, baina kutsatu ez. Erlijioa eginbehar huts bilakatzen da. Ebanjelioa ez, baizik betebeharra da nagusi. Ospakizunaren hatsa, erritu-kezkak itotzen du.
Oker handia egingo genuke Janaren aurrean hirugarren langilearen jarreraz aurkeztuko bagina: «Hor duzue zeurea. Hor duzu zeure Ebanjelioa, hor duzu zeure erreinuaren egitasmoa eta sufritzen ari direnekiko zeure maitasun-mezua. Leial gorde dugu. Zuzen predikatu izan dugu. Ez du askorik balio izan gure bizitza aldarazteko. Ezta zure erreinurako zuzenaren bidea urratzeko ere. Baina hor duzu oso-osorik».
Itzultzailea: Dionisio Amundarain