2011-10-23

LO PRIMERO - LEHENENGO GAUZA

En cierta ocasión los fariseos se reunieron en grupo y le hicieron a Jesús una pregunta que era motivo de discusión y debate entre los sectores más preocupados de cumplir escrupulosamente los seiscientos trece preceptos más importantes sobre el sábado, la pureza ritual, los diezmos y otras cuestiones: «Maestro, ¿cuál es el mandamiento principal de la Ley?».
La respuesta de Jesús es muy conocida entre los cristianos: «Amarás al Señor, tu Dios, con todo tu corazón, con toda tu alma, con todo tu ser». Este es el más importante. Luego añadió: «El segundo es semejante a éste: amarás a tu prójimo como a ti mismo». Y concluyó con esta afirmación: «Estos dos mandamientos sostienen la Ley y los profetas».
Nos interesa mucho escuchar bien las palabras de Jesús pues también en la Iglesia, como en el antiguo Israel, ha ido creciendo a lo largo de los siglos el número de preceptos, normas y prohibiciones para regular los diversos aspectos de la vida cristiana. ¿Qué es lo primero y más importante? ¿Qué es lo esencial para vivir como seguidores de Jesús?
Jesús deja claro que no todo es igualmente importante. Es un error dar mucha importancia a cuestiones secundarias de carácter litúrgico o disciplinar descuidando lo esencial. No hemos de olvidar nunca que sólo el amor sincero a Dios y al prójimo es el criterio principal y primero de nuestro seguimiento a Jesús.
Según él, ese amor es la actitud de fondo, la fuerza clave e insustituible que pone verdad y sentido a nuestra relación religiosa con Dios y a nuestro comportamiento con las personas. ¿Qué es la religión cristiana sin amor? ¿A qué queda reducida nuestra vida en el interior de la Iglesia y en medio de la sociedad sin amor?
El amor libera nuestro corazón del riesgo de vivir empobrecidos, empequeñecidos o paralizados por la atención insana a toda clase de normas y ritos. ¿Qué es la vida de un practicante sin amor vivo a Dios? ¿Qué verdad hay en nuestra vida cristiana sin amor práctico al prójimo necesitado?
El amor se opone a dos actitudes bastantes difundidas. En primer lugar, la indiferencia entendida como insensibilidad, rigidez de mente, falta de corazón. En segundo lugar, el egocentrismo y desinterés por los demás.
En estos tiempos tan críticos nada hay más importante que cuidar humildemente lo esencial: el amor sincero a Dios alimentado en celebraciones sentidas y vividas desde dentro; el amor al prójimo fortaleciendo el trato amistoso entre los creyentes e impulsando el compromiso con los necesitados. Contamos con el aliento de Jesús.



Behin batean fariseuak bildu eta galdera bat egin zioten Jesusi, beren artean eztabaida eta tirabira-gai zuten arazo batez: larunbataz, erritu-garbitasunaz, hamarrenez eta beste puntu batzuez bilduak zituzten seiehun eta hamahiru aginduak zorrozkien bete nahi zituzten taldeen arteko tirabiraz: «Maisu, zein da Legeko agindu nagusia?»
Jesusen erantzuna oso ezaguna da kristauen artean: «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz guztiaz, arima guztiaz, zaren guztiaz». Hori da garrantzizkoena. Gero gehitu zuen: «Horren antzekoa da bigarrena: maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala». Eta baieztapen hau egin zuen konklusiotzat: «Bi agindu hauek dira Legearen eta Profeten sostengu».
Asko axola zaigu Jesusen hitzak entzutea. Izan ere, antzinako Israel herrian bezala, Elizan ere handituz joan da, mendeen joan-etorrian, aginduen, arauen eta debekuen kopurua, kristau-bizitzako alde desberdinak arautzeko. Zer da lehenengo gauza, eta inportanteena? Zein da funtsezko gauza Jesusen jarraitzaile bezala bizitzeko?
Jesusek argi utzi du gauza guztiak ez direla garrantzi berekoak. Oker handia da liturgiako eta araudiko bigarren mailako gauzei inportantzia ematea, funtsezkoena alde batera utziz. Ez genuke sekula ahaztu behar soilik Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea dela irizpide nagusia eta lehena Jesusi jarraitzeko orduan.
Haren arabera, maitasun hori da hondo-hondoko jarrera, Jainkoarekin dugun harreman erlijiosoari eta jendearekiko gure portaerari egia eta zentzua ematen dizkion giltzarri-indarra eta ordezkorik gabea. Zer da kristau-erlijioa maitasunik gabe? Zertan gelditzen da gure bizitza Elizaren baitan eta gizartean, maitasunik gabe?
Mota guztietako arauei eta errituei lotuta, pobreturik, kaskarturik edo zurrundurik gelditzeko arriskutik liberatzen du bihotza maitasunak. Zer da betetzaile baten bizitza, Jainkoari maitasun bizirik ez badio? Zer-nolako egia da gure kristau-bizitzan, premian den lagun hurkoari maitasun praktikorik ez badiogu?
Aski zabaldurik diren bi jarrerari kontrajartzen zaio maitasuna. Lehenik eta behin, axolarik ezari, sentiberatasunik eza, buru-zurruna, bihotzik eza den aldetik. Bigarren, egozentrismoari eta axolarik ezari gainerakoen aurrean.
Hain kritikoak diren aldi hauetan, ez da gauza inportanteagorik apalki funtsezkoari eustea baino, hau da, Jainkoa zinez maitatzea, barrutik sentituriko eta bizitako ospakizunetan elikatuz eta lagun hurkoa maitatzea, fededunen artean harreman adiskidetsuak indartuz eta premian direnekiko konpromisoa eraginez. Geure eskura dugu Jesusen arnasa.
Itzultzailea: Dionisio Amundarain