2011-10-09

INVITACIÓN - GONBITA

A través de sus parábolas Jesús va descubriendo a sus seguidores cómo experimenta a Dios, cómo interpreta la vida desde sus raíces más profundas y cómo responde a los enigmas más recónditos de la condición humana.
Quien entra en contacto vivo con sus parábolas comienza a cambiar. Algo “sucede” en nosotros. Dios no es como lo imaginamos. La vida es más grande y misteriosa que nuestra rutina convencional de cada día. Es posible vivir con un horizonte nuevo. Escuchemos el punto de partida de la parábola llamada «Invitación al Banquete».
Según el relato, Dios está preparando una fiesta final para todos sus hijos e hijas, pues a todos quiere ver sentados junto a él, en torno a una misma mesa, disfrutando para siempre de una vida plena. Esta imagen es una de las más queridas por Jesús para sugerir el final último de la historia humana.
Frente a tantas imágenes mezquinas de un Dios controlador y justiciero que impide a no pocos saborear la fe y disfrutar de la vida, Jesús introduce en el mundo la experiencia de un Dios que nos está invitando a compartir con él una fiesta fraterna en la que culminará lo mejor de nuestros esfuerzos, anhelos y aspiraciones.
Jesús dedica su vida entera a difundir la gran invitación de Dios: «El banquete está preparado. Venid». Este mensaje configura su modo de anunciar a Dios. Jesús no predica doctrina, despierta el deseo de Dios. No impone ni presiona. Invita y llama. Libera de miedos y enciende la confianza en Dios. En su nombre, acoge a su mesa a pecadores e indeseables. A todos ha de llegar su invitación.
Los hombres y mujeres de hoy necesitan descubrir el Misterio de Dios como Buena Noticia. Los cristianos hemos de aprender a hablar de él con un lenguaje más inspirado en Jesús, para deshacer malentendidos, aclarar prejuicios y eliminar miedos introducidos por un discurso religioso lamentable que ha alejado a muchos de ese Dios que nos está esperando con todo preparado para la fiesta final.
En estos tiempos en los que el descrédito de la religión está impidiendo a muchos escuchar la invitación de Dios, hemos de hablar de su Misterio de Amor con humildad y con respeto a todos, sin forzar las conciencias, sin ahogar la vida, despertando el deseo de verdad y de luz que sigue vivo en lo más íntimo del ser humano.
Es cierto que la llamada religiosa encuentra hoy el rechazo de muchos, pero la invitación de Dios no se ha apagado. La pueden escuchar todos los que en el fondo de sus conciencias escuchan la llamada del bien, del amor y de la justicia.


Bere parabolak direla medio, Jesus agertuz doa bere ikasleei nola esperimentatzen duen Jainkoa, nola interpretatzen duen bizitza beronen sustrairik sakonenetatik eta nola erantzuten dien gizakiaren enigmarik ezkutuenei.
Haren parabolekin harreman biziak izaten haste dena aldatzen hasten da. Zerbait «gertatzen da» gu baitan. Jainkoa ez da guk imajinatzen dugun bezalakoa. Eguneroko bizitza ohikoa baino handiago eta misteriotsuagoa da. Daitekeena da bizitzeko beste horizonte bat ukaitea. Entzun dezagun «Jaiotordurako Gonbita» izeneko parabolaren abiapuntua.
Testuaren arabera, seme-alaba guztientzat azkenerako jai bat prestatzen ari da Jainkoa, zeren guztiak nahi baititu ikusi bere ondoan eseririk, mahai baten inguruan, bizi beteaz betiko gozatzen. Jesusek gehienik maite dituenetakoa da irudi hau giza historiaren azkena iradokitzeko.
Jenderi askori fedeaz aho gozatzea eta bizitzaz gozatzea eragozten dioten Jainko kontrolatzaile eta zorrotzaren hainbat eta hainbat irudi zekenen kontra, Jainkoaren beste esperientzia bat agertu du Jesusek munduan: berarekin anai-arreba arteko jaia partekatzera gonbidatzen gaituen esperientzia, zeinetan joko baitu gailurra gure ahaleginen, antsien eta ametsen punturik onenak.
Jainkoaren gonbit handi hau zabaltzen eman du Jesusek bere bizitza osoa: «Jaiotordua prest dago. Zatozte». Mezu honek borobiltzen du Jainkoa hots egiteko Jesusek bizi izan duen biziera. Jesusek ez du predikatzen dotrina bat, Jainkoaren desira esnatzen du. Ez du inor ezertara behartzen, ez hertsatzen. Gonbidatu eta deitu: horra haren jokabidea. Beldurra kendu eta Jainkoaganako konfiantza piztu. Jainkoaren izenean, bekatariak eta jende mespretxatua onartzen ditu mahaian. Guztiengana iritsi behar du haren gonbit honek.
Jainkoaren Misterioa Berri On dela aurkitu beharra dute gaur egungo gizon-emakumeek. Kristauek ikasi beharra dugu Jainkoaren Misterioaz Jesusengan arnastuagoa den hizkeraz hitz egiten; hain zuzen, oker-ulertzeak desegiteko, aurreiritziak argitzeko eta beldurra ezabatzeko; hain juxtu, horrelako asko sartu izan baitu gure artean hizkera erlijioso tamalgarri batek, azken jairako dena prestaturik zain dugun Jainko horrengandik jende askori urruntzera eraginez.
Aldi honetan, erlijioaren izen txarra jende askori Jainkoaren gonbita entzutea galarazten ari den honetan, haren Maitasunaren Misterioaz apaltasunez eta jende guztia errespetatuz hitz egin behar dugu, inor behartu gabe, bizitza ito gabe, gizakiaren bihotzean bizirik jarraitzen duen egiaren eta argiaren desira esnaraziz.
Egia da dei erlijiosoari uko egiten diola gaur egun jende askok; alabaina, Jainkoaren gonbita ez da itzali. Bere bihotz barnean ongiaren, maitasunaren eta zuzentasunaren deia entzuten duten guztiek entzun dezakete hura.
Itzultzailea: Dionisio Amundarain