2011-10-29

El que se enaltece será humillado; y el que se humilla será enaltecido

Lectura del santo evangelio según san Lucas 14,1.7-11

En aquel tiempo, entró Jesús un sábado en casa de uno de los principales fariseos para comer, y ellos le estaban espiando.
Notando que los convidados escogían los primeros puestos, les propuso este ejemplo:
- Cuando te conviden a una boda, no te sientes en el puesto principal, no sea que hayan convidado a otro de más categoría que tú; y vendrá el que os convidó a ti y al otro, y te dirá: cédele el puesto a éste. Entonces, avergonzado, irás a ocupar el último puesto.
Al revés, cuando te conviden, vete a sentarte en el último puesto, para que, cuando venga el que te convidó, te diga: amigo, sube más arriba. Entonces quedarás muy bien ante todos los comensales.
Porque todo el que se enaltece será humillado; y el que se humilla será enaltecido.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Lk 14,1.7-11

Aldi haretan, zapatu baten, Jesus farisear handiki baten etxean sartu zan bazkaltzera. Hareek zelatan egokozan.
Jesusek, jatera deitutakoak lehenengo aulkiak aukeratzen ebezala konturaturik, parabola hau esan eutsen:
- «Ezteguetara dei egiten deutsuenean, ez zaitez jarri lehenengo lekuan: baleiteke zu baino gehiago danen bat harek deitua izatea; etorriko da, zuri ta hari dei egin deutsuena, eta esango deutsu: "Itzi egiozu zure lekua honi". Orduan azkeneko lekura joan beharko dozu, lotsatuta.
Holan barik, ezteguetara dei egiten deutsuenean, zoaz eta jarri zaitez azkenengo lekuan; dei egin deutsunak, datorrenean, esan dagitsun: "Adiskide, igon gorago!". Orduan oso ondo geldituko zara mahaikide guztien aurrean.
Izan ere, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua».