2011-09-11

VIVIR PERDONANDO - BARKATUZ BIZI

Los discípulos le han oído a Jesús decir cosas increíbles sobre el amor a los enemigos, la oración al Padre por los que nos persiguen, el perdón a quien nos hace daño. Seguramente les parece un mensaje extraordinario pero poco realista y muy problemático. Pedro se acerca ahora a Jesús con un planteamiento más práctico y concreto que les permita, al menos, resolver los problemas que surgen entre ellos: recelos, envidias, enfrentamientos, conflictos y rencillas. ¿Cómo tienen que actuar en aquella familia de seguidores que caminan tras sus pasos. En concreto: «Si mi hermano me ofende, ¿cuántas veces le tengo que perdonar?».
Antes que Jesús le responda, el impetuoso Pedro se le adelanta a hacerle su propia sugerencia: «¿Hasta siete veces?». Su propuesta es de una generosidad muy superior al clima justiciero que se respira en la sociedad judía. Va más allá incluso de lo que se practica entre los rabinos y los grupos esenios que hablan como máximo de perdonar hasta cuatro veces.
Sin embargo Pedro se sigue moviendo en el plano de la casuística judía donde se prescribe el perdón como arreglo amistoso y reglamentado para garantizar el funcionamiento ordenado de la convivencia entre quienes pertenecen al mismo grupo.
La respuesta de Jesús exige ponerse en otro registro. En el perdón no hay límites: «No te digo hasta siete veces sino hasta setenta veces siete». No tiene sentido llevar cuentas del perdón. El que se pone a contar cuántas veces está perdonando al hermano se adentra por un camino absurdo que arruina el espíritu que ha de reinar entre sus seguidores.
Entre los judíos era conocido un “Canto de venganza” de Lámek, un legendario héroe del desierto, que decía así: “Caín será vengado siete veces, pero Lámek será vengado setenta veces siete”. Frente esta cultura de la venganza sin límites, Jesús canta el perdón sin límites entre sus seguidores.
En muy pocos años el malestar ha ido creciendo en el interior de la Iglesia provocando conflictos y enfrentamientos cada vez más desgarradores y dolorosos. La falta de respeto mutuo, los insultos y las calumnias son cada vez más frecuentes. Sin que nadie los desautorice, sectores que se dicen cristianos se sirven de internet para sembrar agresividad y odio destruyendo sin piedad el nombre y la trayectoria de otros creyentes.
Necesitamos urgentemente testigos de Jesús, que anuncien con palabra firme su Evangelio y que contagien con corazón humilde su paz. Creyentes que vivan perdonando y curando esta obcecación enfermiza que ha penetrado en su Iglesia.

Ikasleek gauza sinesgaitzak esaten entzun diote Jesusi etsaiekiko maitasunaz, pertsegitzen gaituztenekiko otoitzaz, kalte egin digutenekiko barkazioaz. Segur aski, mezu harrigarria iruditu zaie, baina ez oso errealista eta, gainera, oso problematikoa.
Oraingo honetan, planteamendu oso praktiko eta zehatza agertu dio Pedrok Jesusi; beren artean dituzten arazo batzuk konpontzen lagunduko diena: errezeloak, inbidiak, aurkaritzak, gatazkak eta hika-mikak. Nola jokatu behar dute Jesusen jarraitzaileen familia horretan? Zehazki: «Neure anaiak iraintzen banau, zenbat bider barkatu behar diot?»
Jesusek erantzun baino lehen, Pedro oldartsuak hartu dio aurre bere iradokizuna eginez: «Zazpi aldiz?» Proposamen hori oso zabala da, juduen gizartean arnasten den giro zorrotzaren aldean. Lege-maisuen eta esenioen taldeetan bizi ohi zutena bera baino zabalagoa, hauek gehienera lau aldiz barkatzeko eskatzen baitzuten.
Pedro, halaz guztiz, juduen kasuistikaren munduan mugitzen da; hartan barkazioa adiskidetasunezko konponketa arautua; talde bereko zirenen bizikidetasuna garantizatzeko irtenbidetzat emana.
Jesusen erantzunak beste erregistro batean jarri beharra dakar. Barkazioak ez du mugarik: «Ez dizut esaten zazpi aldiz, baizik hirurogeita hamarretan zazpi aldiz». Ez du zentzurik zenbat aldiz barkatu den kontuan emateak. Zenbat aldiz barkatu duen zenbatzen hasten dena zentzurik gabeko bidean sartuko da, Jesusen jarraitzaileen artean nagusi izan behar duen espiritua hondatzen duen bidean.
Ezaguna zen juduen artean Lamek-en, basamortuko legendazko heroi haren «Mendeku-kanta»; hau zioen: «Kain zazpi aldiz mendekatuko dute; Lamek, berriz, hirurogeita hamarretan zazpi aldiz». Mugarik gabeko mendeku-kultura honen aurrean, mugarik gabeko barkazioa abesten du Jesusek bere jarraitzaileentzat.
Oso urte gutxitan ezinegona haziz joan da Elizaren baitan, gero eta gatazka zein aurkaritza saminagoak eta mingarriagoak eragin dituena. Elkarrekiko errespetu falta, irainak eta kalumniak gero eta sarriago gertatzen dira. Inork gaitzesten ez dituela, beren burua kristautzat ematen duten taldeak internet-sareaz baliatzen dira oldarkortasuna eta gorrotoa ereiteko, beste fededun batzuen izena eta ibilbidea gupidarik gabe hondatuz.
Premia estukoak ditugu Jesusen lekukoak, haren Ebanjelioa hitz sendoz hots egingo eta bihotz apalez haren bakea kutsatuko dutenak. Fededunak: haren Elizan sartu den itsutasun gaixoti hori barkatuz eta sendatuz joango diren lekukoak behar ditu.
Itzultzailea: Dionisio Amundarain