2011-09-12

Ni en Israel he encontrado tanta fe - Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik

Lectura del santo evangelio según san Lucas 7,1-10

En aquel tiempo, cuando terminó Jesús de hablar a la gente, entró en Cafarnaún.
Un centurión tenía enfermo, a punto de morir, a un criado a quien estimaba mucho. Al oír hablar de Jesús, le envió unos ancianos de los judíos, para rogarle que fuera a curar a su criado. Ellos, presentándose a Jesús, le rogaban encarecidamente:
- Merece que se lo concedas, porque tiene afecto a nuestro pueblo y nos ha construido la sinagoga.
Jesús se fue con ellos. No estaba lejos de la casa, cuando el centurión le envió unos amigos a decirle:
- Señor, no te molestes; no soy yo quién para que entres bajo mi techo; por eso tampoco me creí digno de venir personalmente. Dilo de palabra, y mi criado quedará sano. Porque yo también vivo bajo disciplina y tengo soldados a mis órdenes, y le digo a uno: «ve», y va; al otro: «ven», y viene, y a mi criado: «haz esto», y lo hace. Al oír esto, Jesús se admiró de él, y, volviéndose a la gente que lo seguía, dijo:
- Os digo que ni en Israel he encontrado tanta fe.
Y al volver a casa, los enviados encontraron al siervo sano.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Lk 7, 1-10
Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz. Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea, maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».
Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko. Horregatik, ez naiz ausartu neu zuregana joaten; aski duzu hitz bat esatea nire morroia sendatzeko. Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du».
Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: «Egia esan, Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik».
Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten morroia.