2011-09-08

La criatura que hay en ella viene del Espíritu Santo - Sabelean daroan umea, Espiritu Santuagandik dator.

Lectura del santo evangelio según san Mateo 1,1-16. 18-23

Genealogía de Jesucristo, hijo de David, hijo de Abrahán.
Abrahán engendró a Isaac, Isaac a Jacob, Jacob a Judá y a sus hermanos. Judá engendró, de Tamar, a Farés y a Zara, Farés a Esrón, Esrón a Aram, Aram a Aminadab, Aminadab a Naasón, Naasón a Salmón, Salmón engendró, de Rahab, a Booz; Booz engendró, de Rut, a Obed; Obed a Jesé, Jesé engendró a David, el rey.
David, de la mujer de Urías, engendró a Salomón, Salomón a Roboam, Roboam a Abías, Abías a Asaf, Asaf a Josafat, Josafat a Joram, Joram a Ozías, Ozías a Joatán, Joatán a Acaz, Acaz a Ezequías, Ezequías engendró a Manasés, Manasés a Amós, Amós a Josías; Josías engendró a Jeconías y a sus hermanos, cuando el destierro de Babilonia.
Después del destierro de Babilonia, Jeconías engendró a Salatiel, Salatiel a Zorobabel, Zorobabel a Abiud, Abiud a Eliaquín, Eliaquín a Azor, Azor a Sadoc, Sadoc a Aquim, Aquim a Eliud, Eliud a Eleazar, Eleazar a Matan, Matan a Jacob; y Jacob engendró a José, el esposo de María, de la cual nació Jesús, llamado Cristo.
El nacimiento de Jesucristo fue de esta manera:
María, su madre, estaba desposada con José y, antes de vivir juntos, resultó que ella esperaba un hijo por obra del Espíritu Santo.
José, su esposo, que era justo y no quería denunciarla, decidió repudiarla en secreto. Pero, apenas había tomado esta resolución, se le apareció en sueños un ángel del Señor que le dijo:
- José, hijo de David, no tengas reparo en llevarte a María, tu mujer, porque la criatura que hay en ella viene del Espíritu Santo. Dará a luz un hijo, y tú le pondrás por nombre Jesús, porque él salvará a su pueblo de los pecados.
Todo esto sucedió para que se cumpliese lo que había dicho el Señor por el profeta:
Mirad: la Virgen concebirá y dará a luz u hijo y le pondrá por nombre Emmanuel, que significa «Dios-con-nosotros».

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 1, 1-16. 18-23

[Abrahamen eta Daviden ondorengo dan Jesu Kristoren jatorri-liburua. Abrahamek Isaak sortu eban, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarregandik Fares eta Zara sortu zituan, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabegandik Booz sortu eban, Boozek Rutegandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea.
Davidek, Uriasen emaztea izanagandik, Salomon sortu eban, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek, Babiloniako erbestealdian, Jekonias eta haren senideak sortu zituan.
Eta Babiloniako erbestealdi ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu eban, Salatielek Zorobabel, Zorobabelek Abiud, Abiudek Eliakim, Eliakimek Azor, Azorrek Sadok, Sadokek Akim, Akimek Eliud, Eliudek Eleazar, Eleazarrek Matan, Matanek Jakob; Jakobek, barriz, Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritzona.]
Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan: Maria, Jesusen ama, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan eta, alkarrekin bizi izan baino lehen, umedun geratu zan Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa zalako eta ez ebalako bere emaztea salatu gura, isilean iztea erabagi eban.
Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren aingerua azaldu jakon amesetan eta esan eutsan: «Jose, Daviden ondorengo hori, ez izan bildurrik Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko, honegan sortua Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk "Jesus" ezarriko deutsazu izena, Berak salbatuko dau-eta bere herria pekatuetatik».
Guzti hau Jaunak profetearen ahoz esandakoa bete eiten jazo zan:
«Begira, birjineak sabelean sortu
eta semea izango dau,
eta Emmanuel ezarriko deutsoe izena»
(Emmanuel izenak "Jainkoa gugaz" esan gura dau).