2011-08-31

También a los otros pueblos tengo que anunciarles el Reino de Dios; para eso me han enviado - Beste herriei ere iragarri behar deutset Jainkoaren erreinua, horretarako bialdua naz- eta.

Lectura del santo evangelio según san Lucas 4,38-44

En aquel tiempo, al salir Jesús de la sinagoga, entró en casa de Simón.
La suegra de Simón estaba con fiebre muy alta y le pidieron que hiciera algo por ella.
Él, de pie a su lado, increpó a la fiebre, y se le pasó; ella, levantándose enseguida, se puso a servirles.
Al ponerse el sol, los que tenían enfermos con el mal que fuera, se los llevaban; y él, poniendo las manos sobre cada uno, los iba curando.
De muchos de ellos salían también demonios, que gritaban:
- Tú eres el Hijo de Dios.
Los increpaba y no los dejaba hablar, porque sabían que él era el Mesías.
Al hacerse de día, salió a un lugar solitario.
La gente lo andaba buscando; dieron con él e intentaban retenerlo para que no se les fuese.
Pero él les dijo:
- También a los otros pueblos tengo que anunciarles el reino de Dios; para eso me han enviado.
Y predicaba en las sinagogas de Judea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik Lk 4, 38-44

Aldi haretan, Jesus sinagogatik urten eta Simonen etxean sartu zan. Simonen amaginarreba sukar handiaz egoan, eta haren alde zeredozer egiteko eskatu eutsoen.
Orduan, haregana makurturik, zorrotz agindu eutsan sukarrari, eta sukarrak alde egin eutsan. Bat-batean jagi eta zerbitzen hasi jaken amaginarrebea.
Eguzkia sartu zanean, gaixoak ebezan guztiek, edozein zala ere hareen gaitza, Jesusi eroaten eutsoezan, eta Harek, bakotxari eskuak ezarriz, osatu egiten ebazan.
Askogandik deabruek ere urteten eben, deadarka esanez: «Zu Jainkoaren Semea zara!» Jesusek zorrotz galazoten eutsen berba egitea, baekien-eta Mesias zala.
Eguna argitu orduko, urten eta bazter bakarti batera joan zan. Jentea haren bila ebilen eta, aurkiturik, eutsi egin nahi eutsoen, alde egin ez egian. Baina Jesusek esan eutsen: «Beste herriei ere adierazo behar deutset Jainkoaren erreinuaren Barriona, horretarako bialdu nau-eta Jainkoak».
Eta Judeako sinagogetan ibili zan Barriona iragarten.