2011-08-07

MIEDO A JESÚS - JESUSEKIKO BELDURRA

Mateo ha recogido el recuerdo de una tempestad vivida por los discípulos en el mar de Galilea para invitar a sus lectores a escuchar, en medio de las crisis y conflictos que se viven en las comunidades cristianas, la llamada apremiante de Jesús a confiar en él.
El relato describe de manera gráfica la situación. La barca está literalmente «atormentada por las olas», en medio de una noche cerrada y muy lejos de tierra. Lo peor es ese «viento contrario» que les impide avanzar. Hay algo, sin embargo, más grave: los discípulos están solos; no está Jesús en la barca.
Cuando se les acerca caminando sobre las aguas, los discípulos no lo reconocen y, aterrados, comienzan a gritar llenos de miedo. El evangelista tiene buen cuidado en señalar que su miedo no está provocado por la tempestad, sino por su incapacidad para descubrir la presencia de Jesús en medio de aquella noche horrible.
La Iglesia puede atravesar situaciones muy críticas y oscuras a lo largo de la historia, pero su verdadero drama comienza cuando su corazón es incapaz de reconocer la presencia salvadora de Jesús en medio de la crisis, y de escuchar su grito: «¡Animo, soy yo, no tengáis miedo!».
La reacción de Pedro es admirable: «Si eres tú, mándame ir hacia ti andando sobre el agua». La crisis es el momento privilegiado para hacer la experiencia de la fuerza salvadora de Jesús. El tiempo privilegiado para sustentar la fe no sobre tradiciones humanas, apoyos sociales o devociones piadosas, sino sobre la adhesión vital a Jesús, el Hijo de Dios.
El narrador resume la respuesta de Jesús en una sola palabra: «Ven». No se habla aquí de la llamada a ser discípulos de Jesús. Es una llamada diferente y original, que hemos de escuchar todos en tiempos de tempestad: el sucesor de Pedro y los que estamos en la barca, zarandeados por las olas. La llamada a «caminar hacia Jesús», sin asustarnos por «el viento contrario», sino dejándonos guiar por su Espíritu favorable.
El verdadero problema de la Iglesia no es la secularización progresiva de la sociedad moderna, ni el final de la "sociedad de cristiandad" en la que se ha sustentado durante siglos, sino nuestro miedo secreto a fundamentar la fe sólo en la verdad de Jesucristo.
No nos atrevemos a escuchar los signos de estos tiempos a la luz del Evangelio, pues no estamos dispuestos a escuchar ninguna llamada a renovar nuestra manera de entender y de vivir nuestro seguimiento a Jesús. Sin embargo, también hoy es él nuestra única esperanza. Donde comienza el miedo a Jesús termina nuestra fe.

Ikasleek Galileako itsasoan bizi izan zuten ekaitz baten oroitzapena jaso du Mateok. Kristau-elkarteek bizi dituzten krisi eta gatazken artean, beragan konfiantza izateko Jesusek egin dien dei bizia entzutera gonbidatu nahi ditu irakurleak.
Kontakizunak modu grafikoan deskribatu du egoera. Ontzia «olatuek astindua» dabil, materialki; gau iluna da eta lehorretik oso urrun da ontzia. Okerrena «kontrako haize hori» da, ez baitie uzten aurrera egiten. Halaz guztiz, bada zerbait larriagorik: Jesus ez da ontzian.
Urean ibiliz hurbildu zaienean, ikasleek ez diote antzeman eta, izuturik, garrasika hasi dira, ikaraz. Ebanjelariak arretaz adierazi du ezen beldur hori ez dela ekaitzak eragina, baizik eta gau ikaragarri hartan Jesusen presentzia hautemateko duten ezintasunak.
Elizak, historian barna, egoera kritikoak eta ilunak bizi ditzake; baina haren benetako drama orduan hasten da: krisiaren barruan Jesusen presentzia salbatzailea hautemateko haren bihotza gai ez denean, ezta haren oihu animatzailea entzuteko ere: «Aupa, neu naiz, ez beldur izan».
Miresgarria da Pedroren erreakzioa: «zeu bazara, agindu iezadazu zugana joateko ur gainean ibilki». Une egokia izan ohi da krisia Jesusen indar salbatzailearen esperientzia egiteko. Aldi pribilegiatua izan ohi da fedea tinkatzeko, ez giza tradizioen gainean, sostengu sozialen edo debozio bihozkoien gainean, baizik Jesusekiko, Jainkoaren Semearekiko, biziatxikiduraren gainean.
Narratzaileak hitz bakar batean laburbildu du Jesusen erantzuna: «Zatoz». Ez da hemen Jesusen ikasle izateko deikonturik. Beste dei bat da, berria, ekaitz aldian beti entzun beharrekoa: bai Pedroren ondorengoak bat ontzian garenok, olatuek astindurik. Entzun beharra dugu «Jesusengana joateko» dei hori, «kontrako haizearen» beldurrik gabe; aldeko haren Espirituak gida gaitzen utziz.
Elizaren benetako problema ez da gizarte modernoaren sekularizazio hazkorra, ezta mendetan sostengu izan duen «kristiandade-gizartearen amaia ere; hau da benetako problema: fedea Jesu Kristoren fedean bakarrik sostengatzeko dugun ezkutuko geure beldurra.
Ez gara ausartzen aldi honetako seinaleak Ebanjelioaren argian entzutera; izan ere, ez gaude prest Jesusi jarraitzeaz dugun ustea eta modua berriztatze aldera egiten zaigun inolako deirik entzuteko. Alabaina, gaur ere Jesus da gure esperantza bakarra. Jesusekiko beldurra hasten den puntuan gure fedearen azkena da.