2011-07-21

A vosotros se os ha concedido conocer los secretos del Reino de los Cielos y a ellos no - Zuei emon jatzue zeruetako erreinuaren misterioak ezagutzea; horreei, barriz, ez.

Lectura del santo evangelio según san Mateo 13,10-17

En aquel tiempo, se acercaron a Jesús los discípulos y le preguntaron:
- ¿Por qué les hablas en parábolas?
Él les contestó:
- A vosotros se os ha concedido conocer los secretos del Reino de los Cielos y a ellos no. Porque al que tiene se le dará y tendrá de sobra, y al que no tiene, se le quitará hasta lo que tiene. Por eso les hablo en parábolas, porque miran sin ver y escuchan sin oír ni entender. Así se cumplirá en ellos la profecía de Isaías:
«Oiréis con los oídos sin entender;
miraréis con los ojos sin ver;
porque está embotado el corazón de este pueblo,
son duros de oído, han cerrado los ojos;
para no ver con los ojos, ni oír con los oídos,
ni entender con el corazón,
ni convertirse para que yo los cure».
Dichosos vuestros ojos porque ven y vuestros oídos porque oyen. Os aseguro que muchos profetas y justos desearon ver lo que veis vosotros y no lo vieron, y oír lo que oís y no lo oyeron.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 13, 10-17

Aldi haretan, Jesusegana hurreratu eta itaundu eutsoen ikasleek: «Zergaitik berba egiten deutsezu parabola bidez?»
Jesusek erantzun eutsen: «Zuei emon jatzue zeruetako erreinuaren misterioak ezagutzea; horreei, ostera, ez. Izan ere, dauanari emon egingo jako eta gainezka izango dau; ez dauanari, ostera, dauan apurra ere kendu egingo jako. Hona zergaitik berba egiten deutsedan parabola bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dabelako; entzun bai, baina aditzen ez dabelako, ezta ulertzen ere. Holan, Isaias Profeteak esana beteten da horreekan:
"Entzungo dozue, bai, baina ulertu ez;
ikusiko dozue, bai, baina ohartu ez.
Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez begie begiez ikusi,
ez belarriez entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
holan Nigana bihurtu ez daitezan
eta salbau ez dagidazan".
Zorionekoak, ostera, zuen begiak, ikusten dabelako, eta zuen belarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet: profeta eta zintzo askok ikusi nahi izan eban zuek ikusten dozuena, baina ez eban ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eban entzun».