2011-07-24

UN DIOS SIN ATRACTIVO - ERAKARMENIK GABEKO JAINKO BAT


Jesús trataba de comunicar a la gente su experiencia de Dios y de su gran proyecto de ir haciendo un mundo más digno y dichoso para todos. No siempre lograba despertar su entusiasmo. Estaban demasiado acostumbrados a oír hablar de un Dios sólo preocupado por la Ley, el cumplimiento del sábado o los sacrificios del Templo.
Jesús les contó dos pequeñas parábolas para sacudir su indiferencia. Quería despertar en ellos el deseo de Dios. Les quería hacer ver que encontrarse con lo que él llamaba “reino de Dios” era algo mucho más grande que lo que vivían los sábados en la sinagoga del pueblo: Dios puede ser un descubrimiento inesperado, una sorpresa grande.
En las dos parábolas la estructura es la misma. En el primer relato, un labrador «encuentra» un tesoro escondido en el campo… Lleno de alegría, «vende todo lo que tiene» y compra el campo. En el segundo relato, un comerciante en perlas finas «encuentra» una perla de gran valor… Sin dudarlo, «vende todo lo que tiene» y compra la perla.
Algo así sucede con el «reino de Dios» escondido en Jesús, su mensaje y su actuación. Ese Dios resulta tan atractivo, inesperado y sorprendente que quien lo encuentra, se siente tocado en lo más hondo de su ser. Ya nada puede ser como antes.
Por primera vez, empezamos a sentir que Dios nos atrae de verdad. No puede haber nada más grande para alentar y orientar la existencia. El “reino de Dios” cambia nuestra forma de ver las cosas. Empezamos a creer en Dios de manera diferente. Ahora sabemos por qué vivir y para qué.
A nuestra religión le falta el “atractivo de Dios”. Muchos cristianos se relacionan con él por obligación, por miedo, por costumbre, por deber…, pero no porque se sientan atraídos por él. Tarde o temprano pueden terminar abandonando esa religión.
A muchos cristianos se les ha presentado una imagen tan deformada de Dios y de la relación que podemos vivir con él, que la experiencia religiosa les resulta inaceptable e incluso insoportable. No pocas personas están abandonando ahora mismo a Dios porque no pueden vivir ya por más tiempo en un clima religioso insano, impregnado de culpas, amenazas, prohibiciones o castigos.
Cada domingo, miles y miles de presbíteros y obispos predicamos el Evangelio, comentando las parábolas de Jesús y sus gestos de bondad a millones y millones de creyentes. ¿Qué experiencia de Dios comunicamos? ¿Qué imagen transmitimos del Padre y de su reino? ¿Atraemos los corazones hacia el Dios revelado en Jesús? ¿Los alejamos de su misterio de Bondad?



Jainkoaz bizi zuen esperientzia agertu nahi zion Jesusek jendeari. Baita guztientzat mundu duinagoa eta zoriontsuagoa egiteko zuen egitasmo handiaz bizi zuen esperientzia ere. Ez zen iritsi beti jendea gogo berotzera. Ohituegia zegoen jendea beste Jainko batez hitz egiten entzutera: legeaz bakarrik arduratua zen Jainkoaz, larunbata betetzeaz edo Tenpluko opariez.
Jesusek bi parabola labur kontatu zizkion haren axola-ezari astindu bat emateko. Jainkoarekiko gogoa esnatu nahi zuen haiengan. Ikusarazi nahi zion gauza handia zela berak «Jainkoaren erreinu» deitzen zuen harekin topo egitea: larunbatetan herriko sinagogan bizi ohi zuena baino askoz handiagoa: ustekabeko aurkikuntza izan daitekeela Jainkoa, ustekabe handia.
Parabola bietan berdina da egitura. Lehen kontakizunean, laborari batek soroan ezkutatua den altxor bat «aurkitzen du». Poz-pozik, «duen guztia saldu» eta soroa erosten du. Bigarren kontakizunean, perla finetan merkatari den batek balio handiko perla bat «aurkitzen du»… Zalantzarik gabe, «duen guztia saldu» eta perla erosten du.
Antzeko zerbait gertatzen da Jesusengan, haren mezuan eta jardueran ezkutatua den «Jainkoaren erreinuarekin». Jainko hori hain erakargarria, ustekabea eta harrigarria gertatzen da, non aurkitzen duena bere izatearen hondoenean ukitua sentitzen baita. Jada ezin izan da ezer lehen bezalako.
Lehenengoz hasten gara sentitzen Jainkoak egiaz erakartzen gaituela. Ez da gauza handiagorik bizitza arnasteko eta norabidetzeko. «Jainkoaren erreinuak» aldatu egin digu gauzak ikusteko modua. Jainkoagan beste era batean sinesten hasten gara. Orain badakigu zergatik eta zertarako bizi.
Alabaina, gure erlijioari «Jainkoa erakargarri» izatea falta zaio. Kristau asko obligazioz erlazionatzen da Jainkoarekin, beldurrez, ohituraz, eginbeharrez… baina ez hark erakartzen dituela sentitzeagatik. Goiz edo berandu bertan behera utziko du erlijio hori.
Kristau askori hain desitxuratua aurkeztu izan zaio Jainkoaren irudia eta harekin bizi dezakegun erlazioa, non esperientzia erlijiosoa onartezin eta, are, jasanezin gertatzen baitzaio. Ez dira gutxi orain berean Jainkoa bertan behera uzten ari direnak, ezin bizi direlako luzaroago giro erlijioso zoro horretan, kulpaz, mehatxuz, debekuz edo zigorrez beterikoan.
Igandero, milaka eta milaka apaiz eta gotzainek predikatzen dugu Ebanjelioa, Jesusen parabolak eta haren keinu onberak milioika fededuni komentatuz. Jainkoaz zer esperientzia agertzen dugu? Zein irudi agertzen dugu Aitaz eta haren erreinuaz? Erakartzen al ditugu bihotzak Jesusengan agertu den Jainkoarenganantz? Ez ote ditugu urruntzen haren Ontasun-misteriotik?
Itzultzailea: Dionisio Amundarain