2011-07-22

Mujer, ¿por qué lloras?, ¿a quién buscas? - Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?

Lectura del santo evangelio según san Juan 20,1. 11-18

El primer día de la semana, María Magdalena fue al sepulcro al amanecer, cuando aún estaba oscuro, y vio la losa quitada del sepulcro.
Fuera, junto al sepulcro, estaba María, llorando. Mientras lloraba, se asomó al sepulcro y vio dos ángeles vestidos de blanco, sentados, uno a la cabecera y otro a los pies, donde había estado el cuerpo de Jesús.
Ellos le preguntan:
- Mujer, ¿por qué lloras?
Ella les contesta:
- Porque se han llevado a mi Señor y no sé dónde lo han puesto.
Dicho esto, da media vuelta y ve a Jesús, de pie, pero no sabía que era Jesús.
Jesús le dice:
- Mujer, ¿por qué lloras?, ¿a quién buscas?
Ella, tomándolo por el hortelano, le contesta:
- Señor, si tú te lo has llevado, dime dónde lo has puesto y yo lo recogeré.
Jesús le dice:
- ¡María!
Ella se vuelve y le dice:
- ¡Rabboni», que significa: «¡Maestro!
Jesús le dice:
- Suéltame, que todavía no he subido al Padre. Anda, ve a mis hermanos y diles: «Subo al Padre mío y Padre vuestro, al Dios mío y Dios vuestro».
María Magdalena fue y anunció a los discípulos:
- He visto al Señor y ha dicho esto.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanaren liburutik Jn 20,1.11-18

Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen.
Maria hilobi ondoan gelditu zen, kanpoan negarrez. Halako batean, oraindik ere negarrez, hilobirantz makurtu zen, eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan zioten:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez?
Hark erantzun zien:
–Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten.
Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. Jesusek esan zion:
–Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?
Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:
–Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.
Jesusek esan zion:
–Maria!
Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:
–Rabbuni! (hau da, Maisu).
Jesusek esan zion:
–Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.
Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien.