2011-06-07

Gaurko Ebanjelioa

Lectura del santo evangelio según san Juan 17,1-11a
En aquel tiempo, Jesús, levantando los ojos al cielo, dijo:
- Padre, ha llegado la hora, glorifica a tu Hijo, para que tu Hijo te glorifique y, por el poder que tú le has dado sobre toda carne, dé la vida eterna a los que le confiaste.
Ésta es la vida eterna: que te conozcan a ti, único Dios verdadero, y a tu enviado, Jesucristo.
Yo te he glorificado sobre la tierra, he coronado la obra que me encomendaste.
Y ahora, Padre, glorifícame cerca de ti, con la gloria que yo tenía cerca de ti, antes que el mundo existiese.
He manifestado tu nombre a los hombres que me diste de en medio del mundo.
Tuyos eran, y tú me los diste, y ellos han guardado tu palabra.
Ahora han conocido que todo lo que me diste procede de ti, porque yo les he comunicado las palabras que tú me diste, y ellos las han recibido, y han conocido verdaderamente que yo salí de ti, y han creído que tú me has enviado.
Te ruego por ellos; no ruego por el mundo, sino por éstos que tú me diste, y son tuyos.
Sí, todo lo mío es tuyo, y lo tuyo mío; y en ellos he sido glorificado.
Ya no voy a estar en el mundo, pero ellos están en el mundo, mientras yo voy a ti.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik  Jn 17, 1-11a
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan eban: «Aita, heldu da ordua. Azaldu egizu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza agertu dagian. Gizon-emakume guztien gain aginpidea emon deutsazun ezkero, betiko bizia emon deiela Harek Zuk Berari emondakoei. Hau da betiko bizia: Zu, egiazko Jainko bakar Hori, eta Zuk bialdutako Jesus Mesias ezagutzea.
Nik zure aintza azaldu dot munduan, Zuk emon zeunstan egitekoa betez. Orain, Aita, emoidazu aintza zeure ondoan, emon mundua mundu izan baino lehen zure ondoan neban aintza.
Agertu deutset zure izena mundutik bereiztu eta emon zeunstazan gizon-emakumeei. Zeureak zenduzan, Zuk neuri emon zeunstazan, eta hareek onartu dabe zure berbea. Badakie orain Zuk emon deustazun guztia Zugandik datorrela. Zuk Niri emon zeunstazan berbak emon deutsedaz Nik, eta honeek onartu egin dabez. Eta benetan jakin dabe Zugandik urten nebala, eta sinestu Zeuk bialdu ninduzula.
Honeen alde erregutzen deutsut; ez dot munduaren alde erregutzen, Zeuk emon deustazuzanon alde baino, zeureak diralako. Bai, dodan guztia zeurea da eta Zuk dozuna nirea, eta honeekan azaldu da nire aintza. Ez naz aurrerantzean munduan egongo; honeek, bai, munduan jarraituko dabe. Ni, barriz, Zugana noa».